Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKA: DATU PERTSONALEN BABESA

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Antza, S.A.L. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak eta harreman komertzialak kudeatzeko eta Antza, S.A.L.ren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko erabiliko dira.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzea edota tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Antza, S.A.L.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

2. Datu pertsonalak biltzea

Antza, S.A.L.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, formularioa erabiltzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Antza, S.A.L.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.

3. Jakinarazpenak hirugarrenei

Zerbitzua modu egokian emateko asmoarekin zure datuak Ametzagaiña Taldeko kide diren beste enpresei eta zuzeneko beste kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke.

4. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari (Antza, S.A.L.), helbide honetara: Zirkuitu Ibilbidea, 2, 2. Pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) edo, bestela, info@antza.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

5. Segurtasun-neurriak

Antza, S.A.L.k, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Antza, S.A.L.ren erantzukizunpekoak.

6. Trafiko-datuak

Antza, S.A.L.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Antza, S.A.L.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Antza, S.A.L.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

7. Indarraldia

Antza, S.A.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Antza, S.A.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Antza, S.A.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Antza, S.A.L.k zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

 

Lege oharra - Pribatutasun politika
Antza S.A.L. · Zirkuitu ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) · Tel.: 943 370 738


  
©2024 Antza | komunikazio grafikoa