Guri buruz

Antza Komunikazio Grafikoa 1987. urtean sortu genuen Donostian, Egia auzoan, fotomekanika eta fotokonposizio enpresa gisa.

1988an, Tamayo inprentako makinaria erosi eta gero hain zuzen, zerbitzu integralak eskaintzen hasi ginen grafikagintza arloan.

1990ean Lasarte-Oriako Industrialdera eraman genituen gure instalazioak, eta gaur egun bertan gaude kokatua.

Enpresa sortu genuenean S.A. izaera zuen, baina 1992an kapital-handikuntza egin eta gero, S.A.L. izaera hartu zuen.

Handik honera, enpresaren jabetza eta kudeaketa langile-bazkideen eskuetan dago.

1995ean ANTZA S.A.L.ek aliantza estrategiko garrantzitsua burutu zuen, eta horrela, Ametzagaina Taldeko kidea bihurtu zen, beste bi enpresekin, ARGIA aldizkariaren editore den KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.A.L. eta ADUR SOFTWARE PRODUCTIONS (ASP) informatika enpresarekin.

Egun, ANTZA S.A.L. hemeretzi pertsonez osatutako enpresa dugu.

Lantalde honek argi dauka arrakasta konfiantza harremanetan eta zerbitzu eraginkorra eskaintzean oinarritzen dela. Bezero bakoitzak behar desberdinak duenez, neurrira egindako atentzioaren alde gaude. Azken hogeitabost urte hauetan, elkarrekin egindako ibilbidea balore horietan oinarritu da.

Eskaintzen dugun zerbitzu-multzoa oso zabala da: hala sorkuntza eta diseinu grafikoa nola produktua erabat amaitu arteko prozesu guztia.

Lege oharra - Pribatutasun politika
Antza S.A.L. · Zirkuitu ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) · Tel.: 943 370 738 · Fax: 943 372 226


©2015 Antza | komunikazio grafikoa