Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKA: DATU PERTSONALEN BABESA

1. Atarikoa

Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Antza, S.A.L. enpresaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Zure datu pertsonalak, bestalde, isilpean erabiliko dira. Izan ere, Antzak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro orokorrean.

2. Datu pertsonalak biltzea

Antzak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, badaude harremanetarako formulario desberdinak, eta hauek erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Antzak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

3. Jakinarazpenak hirugarrenei

Erabiltzaileak baimena ematen dio Antzari bere datuak Antza partaide den Ametzagaiña Taldearen beste enpresei komunikatuak izateko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

4. Interesdunen eskubideak

Antzak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta datuei aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Antzari helbide honetara: Zirkuitu Ibilbidea, 2, 2. Pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) – helbide elektronikoa: info@antza.eus

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

5. Segurtasun-neurriak

Antzak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Antzaren erantzukizunpekoak.

6. Trafiko-datuak

Web gune honek, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak estatistikoki prozesatu ahal izango dira, adibidez, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

7. Indarraldia

Antzak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Antzak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Antzak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Lege oharra - Pribatutasun politika
Antza S.A.L. · Zirkuitu ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) · Tel.: 943 370 738 · Fax: 943 372 226


©2015 Antza | komunikazio grafikoa